Martxoa 29, 2006 | Egilea: zibergelaren
Atalak: Sailkatugabeak |
Martxoa 27, 2006 | Egilea: zibergelaren
Atalak: Sailkatugabeak |
Martxoa 22, 2006 | Egilea: zibergelaren
Ume baten heziketa ez da ez batere kontu arina. Are gehiago zenbait gurasok hezkuntza, oraindik ere, eskolaren berezko kontutzat daukatenean.
Teoria erreza omen da, esaterako umeei ezetz esaten jakin beharra dagoela, telebista neurriz ikusi behar dutela, beren adinari dagozkien gauzak egin behar dituztela … eta urtetan aurrera doazen heinean nortasun propioa garatzen joan behar dutela. Adituen arabera «Autoritatea eta mugak ezarri gabe ezin da hezi» eta, diotenez, hazkuntzan laguntzeko erarik egokiena elkarrekiko agintaritza agertzen duen familia estiloa da. Baina familiak aldatu egin dira; egun, ume bakarrekoak ei dira nagusi eta gure artean gero eta gehiago entzuten dira arazo berriak planteatzen dituzten “diktadore txikiarena” bezalako sindromeak.
Praktikan eragin nahian, bestalde, gurean aspalditxotik antolatzen dira Guraso Eskolak eta gaia hartzen ari den garrantziaren seinale dugu Cuatro katean aita-amei ume txikiekin nola jardun erakusten dien Supernanny izeneko telesaioa.

Atalak: Sailkatugabeak |
Martxoa 6, 2006 | Egilea: zibergelaren
Hamazortzi kilateko urreaz bustita dago kanpotik. Barneko aldea, berriz, metal arrunt batekin eginda dago eta 3 kilo eta 855 gramo pisatzen du. Hiru.com gunean diotenez 330 euro inguru balio du, huskeria bat ekitaldia bera aretoan ikusteagatik ordaintzen den dirutzarekin alderatzen bada behintzat. Izan ere, lehen 15 ilaretan leku bat lortzeko 1.500 euro ordaindu behar da birsalmentan. Zer den? Hauxe.
[eitb24.com] Ekitaldiaren kronika: Ezusteko irabazlea
[berria.info] Irabazleari buruz: Azpimarratuegia
[berria.info]Ika-miketako bat
[eitb24.com]Saridunen zerrenda
Alberto Iglesias (argazkian) donostiarrak ez du saririk eskuratu -haren lanak hemen-. Zer deritzozu zuk muntaia honi? Kasu egiten diezu?
* Beltzez dauden hitzekin ondoko letra-zopa egin dezakezu.
(START sakatu eta saguaz aukeratu)
Atalak: Sailkatugabeak |
Martxoa 1, 2006 | Egilea: zibergelaren
Uztailaren 1ean jarriko da indarrean Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian, Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40 gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta egindako trafiko urraketek puntuak galeraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da, karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte izango.
Horra puntuen galera trafiko legeen urraketen arabera
Sei puntuko galera:
- Positibo ematen baduzu kontrol batean eta 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu.
- Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik
- Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan.
Lau puntuko galera:
- Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada
- Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira
- Zebrabideak ez errespetatzeagatik
Hiru puntuko galera:
- Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik,
- Geratze arriskutsuak egiteagatik.
Bi puntuko galera:
- Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik,
- Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik,
- Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik.
Espainiako puntukako gidabaimenaren webgunea (gaztelania hutsean)
Puntukako Gidabaimena (Euskadi.net)
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 13, 2006 | Egilea: zibergelaren
Duela urte gutxi batzuk inortxok ere ez zuen pentsatuko telefono mugikor bana edukiko genuenik eta hala da gaur egun, ez dago segapotorik* ez duenik (eta gorroto ez duenik ?). Teknologia berriak hitzetik hortzera dabiltza eta egunero entzuten ditugu asmatutako azken aparailu eta aplikazioen izenak: PDA, GPS, USB, ADSL, LCD, MP3, WIFI, Bluetooth… uf! Tontoen hizkuntza ote? Hitz horietako zenbat ezagutzen dituzu? Teknologiak bizitza erreztu ala zailtzen digu? Zure ustez, zein izango da bizitza aldatuko digun hurrengo asmakizuna? Neurona artifizialetara ere ailegatuko ote gara?
Hona gutxi barruko “ordenagailua” izan daitekeena:
ARTIKULUAK
[Berria.info] «Mundu berria» iragarri du NBEk
[Faroa.com] Amildegi digital berria
[Sustatu.com] Eta dorpeok zer?
Arrakastarik izan ez duen asmakizunik ezagutzen duzu?
Adibidez: Irudia, soinua eta usaimena… zinean
————————————————————————————————
* Popularra: Telefono mugikorra. Harluxet: 1. Segalariek, segarria bustita edukitzeko, gerrian lotuta eramaten duten ontzia. 2. Ergela, kaikua.
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 3, 2006 | Egilea: zibergelaren
Halako titularra topatu genuen pasa den astean Sustatu.com agerkarian. Irakurle batek haur bat adoptatzeko benetako arrazoiak zeintzuk diren galdetu eta erantzun sorta ederra jaso zuen: modu ortodoxoaren berdinak direla, galdera transzendentalegia dela eta guraso izateko nahia dela, familia osatzea… Baten batek bogan dagoen kontua dela aipatu zuen. Ados zaude?